Bertsolari txapelketako finaleko txartelak amaitu dira

Baleike 2013ko azaroaren 14a

Barakaldoko finalerako txartelak amaitu dira jada; ez dago sarrerarik ez turismo bulegoan eta ezta txapelketako webgunean ere.

Oiartzunerako azken sarrerak salgai

Zumaiako Bertso Eskolak jakinarazi nahi die Oiartzungo saiora joan nahi duten bertsozaleei sarrera lehenbailehen hartzea komeni zaiela www.bertsosarrerak.eu webgunean, berehala bukatzeko arriskua dago eta. Sarrera guztiak eserita entzutekoak izango dira azkenean, zutikako batzuk salduak zituzten arren.

Herriko bertsozaleei joan-etorria errazteko, bertso eskolak autobus txiki bat antolatu du. Arratsaldeko 15:30ean irtengo da, Patxita Etxezarretako geralekutik. Txartel bakoitzak 5 € balio du eta eskura daude Inpernupe tabernan eta turismo bulegoan, ostiral eguerdira bitartean.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide