Musika festa Xixili Egunaren aitzakian

Baleike 2013ko azaroaren 15a

Larunbatean hasi eta hilaren 30era arte sei kontzertuz osaturiko egitaraua prestatu du Udal Musika Patronatoak Xixili Eguneko ospakizunen aitzakian. Lehen kontzertua Jesus Martin Morok organo-jole eskainiko du, bihar, larunbata, parrokian (20:30ean). Hemen daukazue egitarau osoa:

Azaroak 16, larunbata

20:30ean, parrokian, organo kontzertua: Jesus Martin Moro.

Azaroak 19, asteartea

18:30ean, Aita Mari aretoan, Musika Eskolaren Xixili Eguneko entzunaldia.

Azaroak 20, asteazkena

18:30ean, Aita Mari aretoan, eskusoinu kontzertua: Amaia Zubimendi.

Azaroak 21, osteguna

19:00etan, Maria eta Jose aretoan, Musika Eskolaren jaialdia.

20:30ean, Txistulari Bandaren kalejira.

Azaroak 22, ostirala

20:00etan, Oxford aretoan, Beheko Plaza Abesbatzaren kontzertua.

Azaroak 30, larunbata

20:30ean, parrokian, Musika Banda eta San Pedro Abesbatza: Suite disko berriaren aurkezpena.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide