Antonio Tapia hil da, 17 urtez musika bandako zuzendari izandakoa

Baleike 2013ko azaroaren 20a

Antonio Tapia Cortes hil da, 69 urte zituela. Zumaiako Musika Bandako zuzendari izan zen 1980tik 1996ra. Banda bertan behera gelditu zen 1970ean eta Tapia arduratu zen berriro martxan jartzeaz, 1980an. Bandako zuzendaritzaz gain, musika eskolaz, txistularien bandaz eta haurren musika bandaz arduratu zen. Urte haietan egindako lan eskergaren fruituak begi bistakoak dira gaur egun. Bere aldeko hileta elizkizuna ostegunean izango da, 19:00etan, San Pedro parrokian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide