BIDEOA: Karst, urak zulatutako harria

Baleike 2013ko azaroaren 26a

Kostaldeko labarrak izan dira orain arte Geoparkearen ikur nagusia, baina barrualdean ere bada geologia, paisaia eta kulturaren ikuspegitik ondare aberats eta ikusgarririk. Alberto Gorritibereak landutako bideo honetan ikus dezakezue nola urak paisaia berezia marraztu duen Geoparkearen barnealdeko mendi eta bailaretan, lurrazalean zein lurrazpian. Itsaslabarren inguruan asko ikertu da, asko dakite zientzialariek, baina oraindik ikerketa lan handia dago egiteko barnealdean dauden hamaika kobazuloetan. Horretarako, ezagutzan sakontzeko, hitzarmena sinatu dute Geoparkeak eta Aranzadik Zientzia Elkarteak.  Emaitzak jaso bitartean, hemen ikus dezakezue bideoa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide