Euskarazko hedabideentzat elkarlanerako proposamena landu du Tokikomek

Baleike 2013ko azaroaren 28a

[/caption]

"Bakarka txikiak eta ahulak gara, baina indarrak batuz gero Euskal Herriko komunikazio talde indartsuena era dezakegu euskaraz lan egiten dugun komunikabideok" . Hori da Tokikomek aste honetan aurkeztu duen gogoetaren abiapuntua. Euskal hedabideen etxea irudikatu du Tokikomek: beheko solairuan tokiko hedabideak egitura sendoekin eta sarean antolatuta; goikoan hedabide nazionalak, elkarren osagarri. Eta bi solairuen artean etengabeko jarioa. Gogoeta eta proposamenarekin batera, zenbait adituk egindako ikerketen emaitzak ere jaso dira 200dik gora orrialdeko txostenean –kontsumo joera berriak, tokiko hedabideek erradiografia, hitzarmengintzara aukerak, hedabideen behategia, besteak beste–. Urte eta erdiko gogoeta prozesua izan da, eta Baleikek aktiboki hartu du parte, Tokikomeko administrazio kontseiluko eta zuzendaritzako kide den neurrian.

Txostena: Euskal hedabideen etxea (pdf eta epub)

Hemen irakur dezakezue Berriak argitaratutako laburpena.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide