Hartzekodunen konkurtsoa eskatu du TS Fundicionesek

Baleike 2013ko azaroaren 29a

TS Fundicionesek hartzekodunen konkurtso eskaera aurkeztu du Donostiako Merkataritza arloko epaitegian, jarduerarekin jarraitzeko asmoarekin. Epaileak eskaera onartzen badu, administrari bat izendatuko du aurrerantzean enpresa kudeatzeaz ardura dadin. TSk 28 milioi euroko zorra dauka eta aurten 20 milioi euro fakturatzea espero du. "Enpresaren egitura asko aldatu ezean, ez da bideragarria", adierazi du zuzendaritzak ohar baten bidez.

Berria.infon irakurri dugu albistea

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide