Autodefentsa feministarako ikastaroa

Baleike 2013ko abenduaren 5a

Emagin taldeak eskainiko duen autodefentsa feminista eta jabekuntza ikastaroa antolatu dute Zumaiako Berdintasun Foroak eta Udalak, emakume, nerabe, gazte nahiz adinekoei bideratua. Ikastaroaren abenduaren 14an eta urtarrilaren 18an egingo da, Lubaki kiroldegian. Berdintasun sailean eman behar da izena (10 euro): berdintasuna@zumaiakoudala.net."Gure gizartean emakume pasiboen ideia transmititu digute, biktimaren papera areagotuz", eta alde horretatik, ikastaro dinamiko eta praktikoa izango da, non arlo fisikoa zein psikologiko-emozionala landuko diren, eta emakumeentzat ez ezik, gurasoentzat ere baliagarria da, "gure seme-alaben hezkuntzan errealitate hau kontuan hartu behar baitugu".

Ikastaroaren bidez, ikasleek erasoak aurreikusten, atzematen eta ekiditen ikasiko dute, eta, erasoa gertatuz gero, euren burua defendatzeko hainbat teknikaz jabetuko dira.

Helburua: bakoitza bere buruarekin seguruago sentitzea da: “Ariketa praktikoen bidez, beren gorputzaren gaineko kontrola hartzen joango dira, eta beren indarrarekin konektatu ahal izango dute”.

Zer ikasiko duzu? autodefentsarako teknika “erraz eta eraginkorrak” ikasiko dituzu, eta “horiekin kontzientzia eta praktika handiago izango dute abusu egoeren aurrean”. Hala ere, maila fisikoa landuko duzu, baita psikologikoa ere. Nori zuzenduta? 16 urtetik gorako emakumeei zuzenduta dago.

Hizkuntza: irakaslea ikasleen beharretara egokituko da.

Izena emateko tokia: berdintasun eta Gazteria sailean (Alondegian) edo berdintasuna@zumaiakoudala.net

Antolatzaileak: Zumaiako Udala eta Berdintasun Foroa

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide