Hitzaldia gaur, kirolak haurren heziketan duen garrantziaz

Baleike 2013ko abenduaren 12a

Kirolaz hazi eta hezi hitzaldia emango du gaur arratsaldean (18:30ean) Igor Arenaza futbolari ohiak, Institutuko ekitaldi aretoan. Arenazaren iritziz, futbolak eta kirolak orokorrean haurren heziketan duen garrantzia ez dator bat futbol zelai eta eskola kiroleko jolastoki gehienetan entrenatzaile eta gurasoek erakusten duten jarrerarekin.

Futbolari profesional ohia da Arenaza, eta guar egun Aretxabaleta futbol taldeko koordinatzailea da eta Eskua egitasmoa jarri du martxan Debagoieneko herrietako futbol taldeetan.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide