BIDEOA: Badatoz Olentzero eta Gomezago

Baleike 2013ko abenduaren 21a

Datorren asteartean bat egingo dute Olentzerok eta Gomezagok, Zumaiako kaleetan haur eta helduekin bildu eta Gabon Gaua elkarrekin ospatzeko. Alai auzoan egingo dute bat, 18:00etan, eta handik kalejira egingo dute herri osoan zehar. Hemen ikus dezakezue Inpernupe Kultur Elkarteak iazko irudiekin prestatu zuen bideoa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide