Bertso Eskolak antolatzen duen Bota bertso bat lehiaketa Amorantiak ezizenez sinatu duen lagun taldeak –Iosu, Nagore, Naiara eta Zorione— irabazi du aurten. Aurtengo nobedadea izan da twitter bidezko kopla lehiaketa, eta atal horretan Lizarrako Pello Etxanizek irabazi du lehen saria. Sari banaketa –bazkaria Talaipe jatetxean– gaur gaueko bertso saioan egingo da (Alondegian, 22:00etan). Ohi bezala, Bertso Eskolak liburuxka batean bildu ditu lehiaketara aurkeztutako bertso onenak. Hemen irakur ditzakezue: