Argazkiak: denboralea, arriskutsu bezain eder

Baleike 2014ko urtarrilaren 7a

Olatu handiak eragin ditu itsasoko denboraleak azken orduotan, eta hainbat kalte eragin ditu euskal kostaldean. Zumaian ez du aparteko  txikiziorik egin —barraren aurrealdean pretilaren zati bat eraman du—. Atzo iluntzeko itsasgorarekin batera, errioan gora sartutako olatuek gainezka egin zuten arranpla eta moila inguruan, Jon Urbietak grabatutako bideoan ikus dezakezue modura. Okerrena pasata eta eguraldi ona lagun, olatuen ikuskizunaz gozatzeko aukera izan da gaur goizean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide