Ertzaintzak hiru lagun atxilotu ditu gazteen lokal batean lapurtzen saiatzeagatik

Baleike 2014ko urtarrilaren 8a

Gaur goizaldean 20 eta 26 urte arteko hiru gizonezko atxilotu ditu Ertzaintzak, Juan Belmonte kaleko lokal batean lapurtzen saiatzeagatik.

Lekuko batek eman du abisua 4:30ean, eta ertzainak iritsi direnean lokaleko beiratea hautsita aurkitu dute; ziurrenik, lurrean zegoen estoldegiaren estalkia erabili dute hausteko. Patruila iristerako lapurrak kotxe batean ihes eginda zeuden. Ertzaintzak kontrola jarri du Getariara bidean eta lekukoak emandako ezaugarriekin bat zetorren autoa geldiarazi eta hiru gizonezko atxilotu dituzte, lapurreta leporatuta.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide