Jon Alonsok emango du aurten literatura ikastaroa

Baleike 2014ko urtarrilaren 8a

Urtero bezala, aurten ere literatura tailerra antolatu du Euskara Zerbitzuak. Urtarrilaren 25ean hasi eta otsailaren 22an bukatuko da.Urtarrilaren 17ra arte eman daiteke izena.

Larunbatetan izango dira saioak, Alondegian, goizeko 10:30etik eguerdiko 12:30era bitartean. Guztira 10 orduko tailerra izango da, eta Jon Alonso idazlea arituko da irakasle.

Ikastaroan gai hauek landuko dira:

- Dialogoak

- Dokumentazioa literaturan

- Umorea egiteko zenbait teknika

- Esaten dena eta esaten ez dena

- Motibazioa literaturan

Matrikula egiteko 30 euro ordaindu beharko dira eta izena urtarrilaren 17a baino lehen eman beharko da Euskara Zerbitzuan, 943865025 telefonora deituta (6 luzapena) edo euskaratxanpan@zumaiakoudala.net helbidera idatzita. Plaza kopurua mugatua izango da (16 lagun gehienez).

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide