Liztor asiatikoari buruzko hitzaldia antolatu du Algorrik larunbaterako

Baleike 2014ko urtarrilaren 8a

Liztor asiatikoa sekulako sarraskia ari da eragiten erleen artean, ekosistema beraren iraupena arriskuan jartzeraino. Zumaian eta bere inguruetan, gainera, liztor asiatikoaren habiak agertu dira azken hilabeteotan eta kezka areagotu egin da. Gaiak pizten dituen zalantzak argitzeko, Algorri Interpretazio Zentroak  hitzaldia antolatu du larunbat goizerako, 11:00etatik aurrera. Erlemundua elkarteko kide Aitor Zabala izango da hizlaria. Sarrera doan da eta komeni da aurrez izena ematea (943143100 / algorri@zumaia.net)

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide