Atzo aurreratu genuen denboralean kalteak eragin zituela barrako petrilean. Gaur, itsasoa bareago, txikizioa bertatik bertara ikusteko aukera izan da. Zehazki, barraren aurrealdeko petrilaren hainbat harlauza lekutik mugitu eta puskatu ditu itsasoak. Miguel Manterolak bidali dizkigu argazkiak.