Udalaren esker ona Gabonetan lan egin duten boluntarioei

Baleike 2014ko urtarrilaren 13a

Gabonetako ekintzen antolaketan parte hartu duten boluntarioei eskertu nahi ditu Udalak prentsa ohar honen bitartez:

Pasatu dira Gabonak, eta Zumaian kale-giro onean ospatu ditugu. Jaiotza zein erregeen karta jasotzea eta kabalgata giro onean eta ederki atera ziren, eta horregatik, bertan parte hartu zuten bolondresei eskerrak eman nahi dizkie Udalak. Bolondresek aurrez zein egunean bertan eginiko lanari esker izan baitira posible ekimen horiek. Aurten, Txepetxa elkarteak ez zuela antolakuntzaren ardura hartuko jakinda, herritarrek erantzun ona eman zioten Udalak ekintza horiek antolatzeko egindako deiari. Herritarren erantzunari esker izan da posible guztia. Hala ere, Txepetxa elkartekoek emandako laguntza ere eskertu nahi du Udalak, ardura hartu ez arren, laguntzeko eta lanerako prest izan baitira kideak. Denen arteko lankidetza eta lanerako gogoak egin du guztia posible, eta bide horretan lanean aritzeko konpromisoa berresten du Udalak.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide