Bake epaile izateko eskaerak aurkez daitezke urtarrilaren 30era arte, udaletxean.
Hauek dira eskatzen diren baldintzak:
Espainiar nazionalitatea izatea.
Adinez nagusia izatea.
Ezgaitasun eta bateraezintasunik ez izatea funtzio judizialak betetzeko.
Era berean puntuazioa egiterakoan honako hauek aintzat hartuko dira:
Zumaiarra izatea, Zumaian bizitzea.
EUSKARA mailan, EGA izatea.
Informatikako ezagupenak edukitzea.
Antzeko lanetan esperientzia.
Kargu honen eginkizunak nola beteko dituen azalduko duen txostena.
Kargua betetzeko daukan disponibilitatea izatea.