Martxoko lehen asteburuan ospatuko dira aurten inauteriak eta Udalak jaietako kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du. Lanak otsailaren 10a baino lehen aurkeztu behar dira Alondegian. Hemen dauzkazue oinarriak:
- Gaia eta karteleko testua: "Zumaiako Inauteriak 2014".
- Zumaiarrei dago zuzendua; bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake.
- Teknika / neurria: marrazkia (era digitalean aurkeztuak ere ontzat ematen dira). DinA 3 neurria (297x420mm).
- Egilearen izena eta datuak kartazal itxi batean ekarriko dira.
- Aurkezteko epea eta lekua: Alondegia kultur etxea, otsailaren 10a baino lehen.
- Kartelak ikusgai izango dira Alondegia kultur etxean otsailaren 18tik martxoaren 2ra.
- Epaimahaia Festa Batzordeak osatuko du eta bi sari izango dira:
- Kartel irabazlea: 300 euroko saria. Kartel irabazlea Udalaren esku geratuko da eta Inauterietako festa egitaraua kaleratzeko erabiliko da.
- Herritarren saria: erakusketan jasotzen diren botoek hautatuko dute. Saria herriko jatetxe batean bi lagunentzat afaria izango da.
- Irabazi ez duten kartelak erakusketa itxi eta hurrengo 15 egunen barnean jasoko dira.