'Terapiak' antzezlana gaur Aita Marin

Baleike 2014ko urtarrilaren 17a

Gaur gauean Terapiak antzezlana ikusi ahal izango da Aita Marin, 22:00etan, Vaiven eta La Pavana konpainiek antzeztuta.

Christopher Durang egilea aukeratu dute gaur egungo antzerkiaren kontestuan oso entzutetsua delako, komediaren alorrean erreferentzia handia. Christopher Durang Woody Allenekin parekatu izan da bere argitasuna eta umore mikatzagatik, unibertsalak diren gaiak modu ozar eta sakonean lantzen baititu: sexua eta maitasuna.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide