Gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak bikotekidea erasotzea leporatuta

Baleike 2014ko urtarrilaren 20a

23 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak igande eguerdian, bere bikotekidea jipoitu duelakoan.

Zumaiako Udalaren oharra

Emakumeak igande goizaldean jarri zuen gizonaren kontrako salaketa. Handik ordu batzutara, gizona emakumearen etxean zegoela jakin zuen Ertzaintzak. Patruila bat etxera hurbildu eta emakumeari galdetu zioten ondo ote zegoen, eta ea gizona etxean zegoen. Emakumea kikilduta eta ezer esateko beldurrez zegoela ohartuta, azkenean lortu zuten emakumeak etxean sartzen uztea. Han zeudenak identifikatu eta tartean zen usteko erasotzailea. Atxilotuta eraman zuten, eguerdiko 12:50ak aldera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide