Indarkeria matxista giza eskubideen urratze larria da, eta oinarrizko askatasunez gozatzea eragozten die emakumeei. Emakumeen aurkako indarkeria gogor gaitzetsi nahi du Zumaiako Udalak , eta bortizkeria horren sorburuan dauden gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunen aurkako konpromisoa berretsi du. Horregatik, Udalak bat egin nahi du mugimendu feministak, gaur arratsaldean, Zumaian, kontzentraziorako egin duen deialdiarekin (20:00etan, magnolioan).