Gaztetxearen epaiketa ordaintzeko bertso saioa antolatu dute, Arzallus eta Lujanbio tartean

Baleike 2014ko urtarrilaren 24a

Gaur urtebete herriko 11 gaztek epaiketa izan zuten 2008ko uztailean Erkibe etxea okupatzeagatik. Epaiketa hartatik 300na euroko isunarekin atera ziren eta horri epaiketako eta abokatuen gastuak gehitu behar zaizkie. Zorrari aurre egiten laguntzeko bertso saio ederra antolatu dute otsailaren 7rako Aita Marin (22:30ean). Oholtzan izango dira Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Beñat Gaztelumendi eta Jon Maia. Sarrerak Metro, Nikol eta Inpernupen eros daitezke. Hemen irakur dezakezue Urola Kostako Hitzak Maddi Gallastegiri egindako elkarrizketa. Epaituetako bat da Gallastegi eta bera ariko da gai jartzaile bertso saioan.

 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide