Alerta gorria iragarri dute larunbat gauerako

Baleike 2014ko urtarrilaren 31

Asteburuan itsaso handia dator berriro. Larunbat arratsaldetik igande goizera sei metrotik gorako olatuak espero dira. Gainera, marea biziak dira eta urteko itsasgora handienetakoak tokatzen dira eta. Arriskua saihestearren, alerta gorria iragarri du Eusko Jaurlaritzak. Horrela, kostako errepidea itxita egongo da, igande goizaldeko 3:00etatik 9:00etara. Baliteke lehenago ere itxi behar izatea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide