Itsasgoraren ordu muga gaindituta, baina arazorik gabe uretaratu dute Astilleros Balenciagako langileek Playa de Ris itsasontzia, Moilaberrian bildutako jendetzaren begiradapean. Bermeoko armadore batentzako ari dira egiten, eta hegaluzeak arrantzatzeko erabiliko da. Oraindik ere lan dezente dago egiteko jabeari entregatu eta itsasoratu aurretik.