Bihar, otsailaren 4a, Santa Ageda bezpera ospatuko dute herriko ikastetxeetako ikasleek eta Beheko Plaza abesbatzako kideek. Haurrek bazkalostean eta abesbatzakoek 18:00etatik aurrera. Hemen daukazue egitaraua:
Zumaiako Herri Eskola:
Eguraldia ona bada, 15:00etan elkartuko dira Aita Mari eraikinean Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleak: HHkoak ikastetxe inguruko kaleetan ibiliko dira santaeskean. LHkoak herrian ibiliko dira kantuan, eta Ondartxo plazan amaituko dute saioa. Eguraldi txarra egiten badu, ikastetxean bertan ospatuko dute.
Maria eta Jose Ikastetxea:
14:45etik 16:45era, ikastetxean, Brankan, Otezurin eta San Juan Egoitzan kantatuko dute ikasleek.
Beheko Plaza abesbatza:
18:00etan hasita (eguraldia lagun) Beheko Plaza abesbatzako kideak kantuan kalez-kale ibiliko dira.