Santa Ageda bezperan kopla kantari

Zumaiena Ikastetxea 2014ko otsailaren 7a

Santaeskeko ohitura zaharra eta usadioa jarraituz, Maria eta Jose Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako ikasleak kopla kantari jardun zuten Ikastetxeko jolasgunean.

Ikasle eta irakasleen asmoa Zumaian zehar kalez kale santaeskeko kopla kantari jardutea zen baina Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak haize ufada bortitzak espero zirenez alerta laranja ezarri zuenez arratsaldeko 3etatik gauerdira arte Zumaiako Udaltzaingoen abisuari jarraituz ezin izan zuten kalera irten. Bestalde, Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleak hainbat urtetan egin ohi duten bezala Branka Zentrora, Otezuri Egoitzara eta San Juan Egoitzara bisita egitekoak ziren baina ezin izan zuten Ikastetxetik atera. Datorren urtean izan beharko du.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide