Goi mailako bertso saioa gaur Aita Marin

Baleike 2014ko otsailaren 7a

Gaur gauean (22:30ean) Aita Mariko oholtzan izango dira Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Beñat Gaztelumendi eta Jon Maia. Maddi Gallastegi ariko da gai-jartzaile. Saioan bildutako dirua Erkibe etxeko okupazioaren epaiketaren ondotik etorritako isunak eta gastuak ordaintzen laguntzeko erabiliko da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide