Igandean irekiko da igerilekua, segurtasuna bermatu ondoren

Baleike 2014ko otsailaren 8a

Igeriketa ikastaroak ere ohiko martxan emango dira astelehenetik aurrera.

Astearte eguerditik itxita izan da Lubaki kiroldegiko igerilekua, sabai faltsua behera etorri ostean. Igerileku osoko sabai faltsua kendu dute udaletxeko brigada eta kiroldegiko mantenuaz arduratzen diren langileek, segurtasuna bermatu eta igerilekua lehenbailehen irekitzeko. Lanak bukatu dituzte, eta igandean, otsailak 9, hasiko da abian berriro. Orain, horrelaxe utziko da, igerilekuaren oinarria ikusten dela, segurtasuna bermatuta dago, eta inolako arazorik gabe erabil daiteke igerilekua. Hala ere, aztertu egingo dute etorkizunean zerbait egin edo horrela utzi behar den, eta neurriren bat hartzekotan, ekainean mantenu lanetarako itxita izaten den epealdia aprobetxatuko dute egin beharreko lanak egiteko.

Ikastaroak, astelehenetik abian

Asteartetik igeriketa ikastarorik ez da izan igerilekuan, baina behin arazoa konponduta, datorren astelehenetik, otsailak 10, ohiko martxan hasiko dira igeriketa ikastaro guztiak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide