Erabakitze eskubidearen alde argazkia ateratzera deitu zuen igandean Zumaiako Gure Esku Dago herritar taldeak. Dozenaka lagun bildu ziren, adinean eta pentsaeran anitzak, ekainaren 8an Durangotik Iruñeara egin nahi den giza kateari lehen babesa emateko. Bideoan daukazue ekitaldiaren laburpena.
Giza kate horretan, Zumaiari 47. kilometroa osatzea dagokio —Ezkio-Itsaso parean–, eta 400 lagun inguru beharko direla aurreikusi da. Igandean bertan hasi zen jendea izena ematen, baina aurrerago ere izango da aukera. Arritxu Iribar kazetariak arduratu zen mezua irakurtzeaz. Euskal Herria nazioa da, erabakitzeko eskubidea dueta eskubidea herritarrok gauzatuko dugu", aldarrikatzen du Gure Esku Dago ekimenak.