'Ondoko hilobiko tipoa' antzezlana ikusteko sarrerak dauzkagu

Baleike 2014ko otsailaren 12a

Ondoko hilobiko tipoa antzezlana taularatuko du Txalok ostiral gauean (22:00etan), Aita Marin. Baleikeko bazkideen artean hiru lagunentzako bina sarrera dauzkagu banatzeko. Begoña Bilbaok zuzendutako komedia jostagarria da: neskatila pinpirin bat baserrian, eta baserritar bat operan; ezberdinak diren bi mundu elkarren alboan, maila soziokultural ezberdineko bi lagun aurrez aurre. Aiora da protagonistetako bat, eta Pablo da bestea. Liraina, goxoa eta alarguna da Aiora (Aitziber Garmendia); eta berekoia, burugogorra eta ezkongabea Pablo (Iker Galartza). Bi mundu ordezkatzen dituzten gazte biek bat egingo dute leku berean, hilerrian.

Baleikeko bazkide bazara eta sarrerak doan eskuratu nahi badituzu, bidali mezua aldizkaria@baleike.com helbidera zure datuekin. Hiru lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu parte hartzen dutenen artean.

 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide