Gaur zortzi, otsailaren 20an, bilera egingo da Alondegian 2014ko santelmoak antolatzen hasteko. Bilerara daude deituta proposamenak egin nahi dituzten elkarte, talde edo norbanakoak. Aurten jaiak apirilaren 25etik maiatzaren 4ra izango dira. Proposamenak aldez aurretik ere egin daitezke, kultur etxeko bulegora zuzenduta: 943861056 / kultura@zumaiakoudala.net).