Ez zuten ihes egin: bota egin zituzten

Baleike 2014ko otsailaren 14a

«Atzo 345 emakume, haur eta edadetu bota zituzten». 'Euzkadi' egunkariaren lehen orriko titulu nagusia, gaurko egunez, 1937an. Faxistek egunak zeramatzaten zibilak beren menpeko udalerrietatik kanporatzen. Mila inguru bidali zituzten guztira, haietatik 252 Zumaiatik. Herri zigortuena izan zen gurea. Egun haietan gertatutakoaren kronika egin du Amagoia Iban kazetariak Berria egunkarian. 2012an omenaldia egin zien Zumaiako Udalak eta orduan prestatu genuen bideoa berreskuratu dugu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide