Pulpok Santoña hartu du Lubakin, bigarren itzuliko bolada txarra eteteko premiarekin

Baleike 2014ko otsailaren 14a

Bigarren itzulian jokatutako bost partidetan ez du emaitza onik lortu Bigara Pulpok eta bada bolada txarra iraultzeko garaia. Larunbatean Santoña hartuko du Lubakin (16:30ean).

Zenbait jokalari berreskuratuko ditu Pulpok eta Ion Rubio ere taldera bueltatu da, denboraldiko azken txanpan laguntzeko prest. Pulpok bederatzi puntu ditu eta bi talde atzetik sailkapenean: Romo da azkena bost punturekin eta Urdaneta dago ondoren zortzirekin.

Pulpoko gainontzeko taldeei dagokienez, jubenilek bigarren itzuliari ekingo diote lehen itzulian partidarik galdu gabe amaitu eta gero. 19:30ean jokatuko dute Lubakin, Escolapios taldearen aurka. Infantiletan, Gipuzkoako Txapelketaren lehian daude murgilduta mutilak zein neskak.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide