Arraun Elkarteak batzar nagusia egingo du ostiralean

Baleike 2014ko otsailaren 27a

Zumaiako Telmo Deun Arraun Kirol Elkarteak batzar nagusia egingo du bihar, ostirala, 19:00etan lehen deialdian, eta 19:30ean bigarrenean, Branka aretoan. Hauxe gai zerrenda:

-Aurreko akta irakurtzea eta onartzea.

-2013 ekitaldiko diru kontuak onartzea.

-2014 ekitaldirako aurrekontuak.

-Arraun Elkartearen kirol egoera.

-Hauteskunde prozesua martxan jartzea: hauteskunde araudia.

-Galderak eta eskariak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide