Astelehen arratsaldeko 16:00etatik astearteko goizeko 9:00ak arte alerta gorrian egongo gara kostaldean, berriro itsaso handia datorrelako. Martxoko marea biziekin batera 9-10 metroko olatuak daude iragarrita. Otsailaren 2ko denboraleak ekarri zuen indarraren parekoa izan dezakeela uste dute meteorologoek. Hilabeteko epean bi itsasoan bi alerta gorri deitzea ez da batere ohikoa –orain arte alerta gorrian hiru edo lau urtetik behin deitu izan dira–. Martxoko Baleike aldizkarirako erreportajea ari gara prestatzen gaiaren inguruan. Euskalmeteko meteorologo Joseba Egañak esplikatuko digu olatu hauek non eta nola sortzen diren. Argazki ikusgarrienak ere argitaratuko ditugu.