BIDEOA: Denboralea goizaldeko itsasgoran

Baleike 2014ko martxoaren 4a

Goizaldeko 6:30ean izan da itsasgora, denboralearen azken une kritikoa. Artean eguna argitu gabe zegoen eta Arbustaingo arranpla parean ikusi dira olatuak gainezka egiten. Haizeak oso zakar jo du boladaka eta txingor zaparradarik ere ez da falta izan. Eguna argitzen hasi orduko Parolperantz gerturatzeko aukera izan da. Igerilekua urez gainezka, baina gaurkoan ez da olaturik atera Talaipe aurrera eta ez du kalterik eragin. Itzurunen ere ikusgarri zegoen: hondartzaren arrastorik ez, olatuak labarrean gora igo nahian eta kantina aurrera saltoka ari ziren goizeko zortziak jota, itsasgoratik ordu eta erdira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide