'Euskal kulturan Zumaian' hitzaldia emango du Xabier Azkuek

Baleike 2014ko martxoaren 5a

Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloko hirugarren saioa izango da gaurkoa (18:30ean, Alondegian). Oraingoan, Zumaiari lotutako gaia aurkeztuko du Xabier Azkue Ibarbia euskara teknikariak. Herriko talde eta elkarteek kultura nola sortzen duten eta nola antolatzen diren aztertu du, batik bat euskararen ikuspegitik. Horrela azaldu du berak azterketaren muina:

"Euskara bultzatzeko orduan hainbat arlo bereizten ditugu (familia, kirola, aisialdia, lan mundua...) eta horietako bat da kultura ere. Hala ere, euskara bera bezalaxe, beste arlo guztietan dagoen kontu bat da, zeharka guztiarekin lotzeko modukoa. Askotan joera daukagu kultura batez ere programazioarekin eta kontsumoarekin lotzeko, eta ez gara ohartzen sorkuntzan eta antolakuntzan hartzen ditugun erabakiekin kultura lantzen ari garela. Udalak berak antolatutako kultura dago alde batetik (emanaldiak, erakusketak, ikastaroak...), banakako sortzaileek egiten dutena bestetik, eta bukatzeko, taldeen bitartez jasotzen duguna. Azken hori aztertu dut bereziki azken hilabeteotan, eta euskarari dagokionez nola ikusi dudan aurkeztu nahi dizuet".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide