Koldarrak antzerki taldeak Izan bedi emakumea antzezlana eskainiko du ostiralean Zumaian. Antzezlanak emakumeek jasaten duten diskriminazioaren inguruan hausnartzera bultzatu nahi du, umorea horretarako tresna erabiliz. Paradisuan kokatzen dira, eta Jainkoak gizona egin ondoren, honek emakumea behar du alboan. Sortzen duena, ordea, ez da Eva, egungo testuinguruari lotutako emakumea baizik. Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko hiru lagunentzako bina sarrera dauzkagu.
Koldo Campos azkoitiarrak sortu zuen Hágase la mujer antzezlana, eta Jose Luis Otamendi azpeitiarrak euskaratu du. Camposek berak zuzenduta, Alberto Agirrebeña, Gaizka Astigarraga, Itziar Elias eta Naroa Epelde dira antzezleak.
Camposek Dominikar Errepublikan bizi zenean sortu zuen ‘Hágase la mujer’ obra, 1987. urtean. Hainbat urtetan Latinoamerikan eta Ameriketako Estatu Batuetan konpainia desberdinek antzeztu izan dute lana. Halaber, hainbat sari jaso ditu; duela bi urte, esaterako, Dominikar Errepublikako Nazioarteko Antzerki Jaialdian Campos omendu zuten, obra honengatik.
Baleikeko bazkide bazara, sarreren zozketan parte har dezakezu. Bidali mezua aldizkaria@baleike.com helbidera, gaur iluntzeko zortziak baino lehen.