Sexplotion taldearen azken kontzertua izango da gaur Gaztetxian, 23:00etatik aurrera. Azkenbalada diskoa plazaratu zuen duela gutxi, eta haren ondotik Urola Tour kontzertu bira egin dute. Gaurkoa izango da azken geltokia. Kontzertu berezia izango dela aurreratu digute: "Orain arteko kontzerturik luzeena izango dela aurreikusten dugu. Agur moduan gure 13 kantu inguru joko ditugu, bertsio eta guzti. Gaur ez da beste talde gonbidaturik egongo. Eta sarrerak doan izango dira".