Bihar Pulpok Urdanetari irabazten badio (16:30ean, Lubakin) eta azken sailkatua den Romok Zaragozan galtzen badu —bigarrena da Zaragoza– mailari eustea ziurtatuko du Pulpok .
Pulpok 13 puntu dauzka gaur egun sailkapenean eta atzerago dago Urdanetan, azkenaurreko postuan, zortzi punturekin. Romo da azkena bost punturekin, eta azkenak baino ez du maila galduko. Beraz, urrats erabakigarria izango litzateke bihar irabaztea. Beristain eta Arrieta oraindik min hartuta daude, baina Pulpok ez du aukera paregabea pasatzen utzi.
Talde nagusiaren partidaz gain, asteburuan beste bost partida jokatuko dituzte Pulpoko taldeek Lubakin.