Mikel Azkuek eta Naia Urbietak hirugarren eta bigarren amaitu zuten Hondarribiako lasterketa, hurrenez hurren. Hemen Arritxu Iribarren kronika:
Viveros San Anton-ZTEko ziklista gazteenek eguraldi txar-txarrarekin jokatu zuten denboraldiko lehen froga. Alebinetan Mikel Azkue hirugarren sailaktu zen eta Mikel Manzisidor 25. izan zen. Bost kilometro osatu zituzten txikienek Hondarribian; infantilek berriz 11,9 km. eta hor taldeko onena Gaizka Gurrutxaga aizarnazabaldarrra izan zen, bosgarren postuan. Unai Sasiain 30. izan zen eta Naia Urbieta 32. Nesken artean bigarrena izan zelarik Urbieta. Datorren larunbatean Hernanin izango dute hitzordua.
Junior mailakoek Eibarren hasi zuten denboraldia eta Gorka Etxabek lasterketa oso ona egin arren, atzean bukatu zuen azken mendatearen igoera amaieran txakalaldia izan baitzuen eta lehenengoekin joanagatik, ezin izan zion eutsi egoerari eta amaitzea nahikoa izan zuen, azkenean 69. sailkatu zen. Jon Agirre bikain bere lehen lasterketan 78 kilometroak osatu eta San Migel igota pozik zen 73. postuarekin. Haritz Eizagirre 81. sailkatu zen. Datorren igande arratsaldean izango dute denboraldiko bigarren laskerketa jubenilek.
Eider Unanuek (Caja Rural-bidebide) Eibarren parte hartu zuen baina ezin izan zuen lasterketa amaitu. Eider Manzisidorrek berriz Ibaetan parte hartu zuen baina ez zen finalerako sailkatu.
Aitor Olaziregik (Hyundai-Caja Rural-Niessen) Ereñon bertako Lehendakari Txapelketako lasterketan parte hartu zuen; eguraldia negu-negukoa izateaz gain, ibilbidea oso-oso gogorra zen eta ez zuen lasterketa bukatzerik izan. Txirrindulariek gorriak ikusi zituzten; 139 txirrindulari izan ziren irteeran eta probaren gogortasunaren lekuko 46k bakarrik lortu zutela helmugara heltzea.
Olaziregik asteburu honetan larunbat arratsaldean izango du lasterketa, Lizartzan da 23 urtez azpikoentzat hitzordua.