Arratsaldean makinak lanean hasi dira malda egonkortzeko

Baleike 2014ko martxoaren 7a

Bazkalondoren iritsi dira makinak luiziaren lekura, eta ahal bezain pronto hasi dira lanean malda lehenbailehen egonkortzeko. Ingeniariak eta Udaleko teknikariak arratsaldean izan dira berriro ingurua aztertzen, eta erabaki dute bizilagunak oraingoz etxera ez itzultzea, segurtasunagatik. Langileek bihar jarrituko dute lanean, egoera ahalik eta azkarren normaldu dadin.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide