Irunen jokatu da piraguismoko Neguko Euskadiko txapelketa eta Itxas-Gain hirugarren sailkatu da taldeka.Jubenil mailan, Imanol Barruetabeña izan zen irabazlea, Unai Gereka laugarren, Unai Azkune zortzigarren, Kepa txapartegi bederatzigarren eta Martin Egaña 10. Nesketan maila berean, Irati Osa bigarren sailkatu zen eta Itziar Elso laugarren.
Kadeteei dagokionez, Xabi Altadill 11. postuan sailkatu zen, Mikel Casquero 12. eta Felix Uranga 14. Neskei dagokionez, Amaia Ortiz hirugarren izan zen, Helene Carmona bosgarren eta Eider Murua 10.
Asteburu honetan, Sevillan jokatuko den Espainiako Neguko txapelketan izango dira Itxas-Gain taldeko piraguistak.