Larunbatean, martxoak 15, ospatuko da Zuhaitz Eguna. 12:00etan jarri dute hitzordua, Ignacio Zuloaga plazan. Handik Basusta ingurura joango dira oinez, eta 12:30 aldera, araztegi inguruan hemengo ezpezie desberdinetako zuhaitzak landatuko dira. Ondoren, mokadutxoa izango da (edaria norberak ematea aholkatzen da, hondakinak murrizte aldera), eta 14:00ak aldera bukaera emango zaio ekitaldiari.