Distira Argazki Elkarteak bi ikastaro antolatu ditu: argazkigintza hasi berrientzat eta oinarrizko photoshop.
Hasi berriak direnentzako argazkigintza ikastaroa martxoaren 24an hasiko da. Astelehen eta asteazkenetan izango da, 19:00etatik 21:00etara, elkarteak Forondan daukan egoitzan.
Photoshop ikastaroa irailean emango da, 22tik aurrera, egun eta ordutegi berberarekin. Bi ikastaroak 40 ordukoak dira eta prezioa 80 eurokoa da.
Informazio gehiago eskatzeko eta izena emateko: distira-zu@hotmail.com