Hesi naturala Beduako hegaztientzat

Baleike 2014ko martxoaren 17a

 

Basadizarreko lursailean (ur-araztegiaren atzealdean) landatu dira aurten ere hainbat zuhaixka eta landare, Zuhaitz Egunaren ospakizunetan. Helburua da landareekin hesi natural moduko bat egitea, Bedua aldean bizi diren hegaztiak lasaiago bizi daitezen. Koadrila ederra bildu zen larunbatean, aitzurra hartu eta landareak landatzeko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide