Lizarrustira mendi irteera Inda Mendirekin

Baleike 2014ko martxoaren 17a

Datorren iganderako, martxoak 23, goizeko buelta antolatu du Inda Mendik Lizarrustira. Ibilaldi zirkularra izango da: Lizarrustin hasi Putxerri mendia igo eta berriz Lizarrustin bukatuko dute. Irteera, beti bezala, goizeko 7.30ean Txomin Agirre geltokian, eta izena emateko goiko estankora deitu behar da (943860357) ostirala baio lehen. Helduek 6€ eta haurrek 4€ ordaindu beharko dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide