Euskal Herriko txirrindularitzari buruzko solasaldia antolatu du Kirolazblai elkarteak

Baleike 2014ko martxoaren 17a

[/caption]

Patxi Vila txirrindulari ohia, Jon Odriozola eta Agurtzane Elorriaga txirrindulari ohi eta zuzendariak eta Julian Eraso lasterketa eta Arritxu  Iribar kazetaria (moderatzaile lanetan) izango dira ostiralean Beheko Plaza jatetxean (19:30ean), Euskal Herriko txirrindularitzaren egoeraz solasean. Kirolazblai Kirol Elkarteak antolatu du solasaldia, eta aurrentzean halako gehiago izango direla iragarri dute.

"Kirola maite dugun lagun taldea gara, eta gure jarduerek kirolarekin dute lotura", aurkeztu dute burua Kirolazblai Elkarteko kideek. Hiru zumaiar daude tartean: Joseba Sesma eta Jokin Gijarro (Gaindituz enpresako sortzaileak) eta Aitor Manterola (kirol kazetaria eta futbolmamia.com webguneko sortzailea). Hauei gehitu behar zaizkie EKIN proiektuko kide Andoni Urkiola eta Aritz Olagoi (kirolpsikologia.net webeko sortzailea). Sinesten dute kirola oso tresna egokia dela heziketarako, balioak erakusteko, eta hainbat ari dira antolatzen duela urtebetetik.

Esate baterako, tailerrak eta hitzaldiak eman dituzte Zumaian, entrenatzaile, monitore edota gurasoei zuzenduta, eskola kirolari begira. Zestoan ere hasi dira urrats batzuk egiten, Udalaren laguntzarekin. Bide horretan, hitzaldi sorta antolatuko dute aurrerantzean Zumaian. Ostiralekoa izango da lehena.

 

 

 

KIROLAZBLAI KIROL ELKARTEA

 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide