ARGAZKIAK: Itzurungo harraldea esan beharko

Baleike 2014ko martxoaren 17a

Gauza jakina da negu partean ekarri bezain erraz eramaten duela itsasoak hondarra Itzurungo hondartzan. Udan hondarrezko azalaren azpian gordeta egon ohi diren harrizko hezurdurak neguan bistan izaten dira noizbehinka, denboraleak pasa berritan. Egun hauetan Itzurunek daukan itxura, baina, gutxitan ikusi dugu. Normalean estalita egoten diren brankadez gain, harriz erabat josita dago ia hondartza osoa. Hondartza baino, harraldea dirudi. Batik bat, hondartzaren erdialdetik San Telmo aldera. Izan ere, bestaldera, Itzuruntxiki aldera, hondarra ohi baino gehiago pilatu du, igerilekura doan pasabidea estaltzeraino. Eskailerak ere ia erabat estali ditu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide