Hilaren 30era arte dago zabalik pilota txapelketa herrikoian izena emateko aukera. Aurtengo nobedadea da buruz-buru jokatuko dela, Odieta frontoian. Izena emateko gorkairibar83@gmail.com posta helbidea erabil daiteke. Apirilaren 2an egingo da bilera izena eman duten parte-hartzaileekin, 19:00etan, Odieta frontoian.
Bestalde, larunbatean batzar nagusia egingo du Zumaiako Kirol Elkarteak. Alondegian egingo da, 10:00etan lehen deialdia. Besteak beste, elkartearen antolaketa eta aurrera begirako planak aztertuko dira, eta zuzendaritza berria hautatuko da.